Mikel Martinez eta Patxo Telleria © Tartean konpania 

Ikusgarria, Antzerkigintza

Ez Dok Hiru "Euskal musikaren benetako istorioa"

Euskal musikari buruzko antzerkia ikusteko aukera paregabea Luna Negra antzokian.

Data honetan argitaratua

Zenbat euskal kanta ezagutzen dituzu, zahar edo berri ? Kalkulatu egin duzu inoiz ? Segur uste duzun baino gehiago direla !

Ez dok Hiru taldeak Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdo eta jostagarria eskaintzen digu, Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek duten estilo paregabearekin. Obra huntan, bikoteak musikari-aktore batekin partekatuko du taula. Hitzari, beren ohiko tresna eszenikoa, zuzeneko musikaren indarra gehiturik, 200 bat euskal kanta klasiko baino gehiago entzunaraziko dizkigute (zatiak!).

Antzerkia heldu den 2022ko irailaren 27an iraganen da Baionako Luna Negra antzokian, 20:30tan.
Ikusgarria urririk da baina izena ematea beharrezkoa da : euskara@bayonne.fr