© Maiatz Argitaletxea 

Kultura

Euskarazko irakurketa klubaren hilabeteko bilkura

Irakurzaleak, Mediatekak sortu euskarazko irakurketa kluba, Maiatz argitaletxeak 2011ean argitaratu "Iturri-Aldeko nere leihotik" olerki bildumaren inguruan martxoaren 1ean, astelehenarekin, 18:30etan bilduko da.

Data honetan argitaratua

Daniela Albizu (1936-2015) irakaslea zen. Euskara eta euskal kulturaren alde biziki engaiatua, hainbat kultur elkarteen sortzean parte hartu zuen, zenbat urtez Ikas argitaletxearen lehendakaria izan zen eta Urruñako lehen herriko kontseilaria izan zen.

Haurrentzat sortu ipuin ainitzen autorea da. Bestalde ere olerkaria, idazkera engaiatua zuen, Domena alabaren heriotzarekin batean ilundu zena.

Partikularzki aria, Irakurzaleak lan ezberdin baten inguruan hilabete guziez biltzen da, zenbat aldiz autorearen presentziarekin.

Argibide gehiago > mediatheque.bayonne.fr