Kontzertu, Kultura, Musika
Euskararen Nazioarteko Eguna Andde Duhalderekin
Data honetan argitaratua
1930ean Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. Gerla Zibila eta gero, 1949an berpiztu zen, Buenos Airesko Laurac Bat elkartean eta, besteak beste, mundu osoko euskaldunei euskara landu eta sendotzeko laguntzak eskatzen zizkieten. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.
Aurten ere egun hau ospatuko da. Horren kari, usaian ez bezala baina abenduaren 2an, Baiona Hiriko Hizkuntza Politika zerbitzuak Andde Duhalderen kontzertua antolatzen du Baionako Kalostrape ostatuan. Kontzertua gaueko 20:00etan hasiko da. Sartzea doakoa da.
Etor zaitezte Euskararen Nazioarteko Eguna kantuz ospatzera.