2022ko urte bukaeran, Baiona Hiriak proiektu deialdi bat egin zuen tokiko ekoizkinen asteroko banaketari buruz. Xixtroak kolektiboak irabazi du deialdi hau. Orain bere zerbitzuak eskaintzen ditu: astelehenetik asteazkenera eskaerak online hartzen ditu, ondoko ostiraletan Euskaldunen plazan banatzeko. Bideoz, Maiana eta Emilieren lekukotasunak.