© Mathieu Prat 

Baionako Bestak

2023ko Karro ibilaldi argitsuak txokolateari ohore eginen dio

Baionako besten tradizio zaharra, Karro ibilaldiak hiriko karrikak hartzen ditu larunbat eta igande gauetan. Ezagutu aurtengo edizioan (2023) izanen diren gaia eta elkarteak!


Data honetan argitaratua

Gai goxo bat, Baionako ondareari oihartzun egiten diona

Baionako Txokolate Akademiaren 30. Urteurrena ospatzeko, epopeia goxo batek bere burua gomitatzen du Karro ibilaldira: txokolatea da protagonista.

Karro ibilaldiak harro ospatuko du Baionako identitatea markatu duen istorio hau. Txokolatearen munduan murgiltzeko eta hiria bibrarazten duen pasio gasronomiko horri omenaldia egiteko aukera da.

Elkarteak eta beraien karroak

Iazko irabazleen lekua hartzeko (Peña Baiona, « la Chine » eta Euskaldun Buruak « les Beach boys »), hamar elkarte karroak eraikitzen ari dira azken hilabete hauetan.

Elkarte partehartzaileak deskubritu :

  • ENTENTE CASTILLON – Pazko da!
  • PEÑA BAIONA – Baiona eta txokolatea
  • BAYONNE NORD – Milka behia
  • POTTOROAK – Txokolatearen heltzea Baionara !
  • GRAND HARGOUS - Charlie eta txokolateria
  • EUSKALDUN BURUAK – Tabletak, txupeteak eta konpania
  • ZUMBAIONA - Maia/Azteka zibilizazioa
  • LES AMIS DE MOUGUERRE – Txokolatearen tailerra by untxi astakiloak
  • SECOURS ASSISTANCE - M&Ms
  • ATD QUART MONDE – Txokolatearen lana Afrikan