© Christiane Giraud 

Kultura

Christiane Giraud DIDAMean

DIDAmek erakusketa bat eskaintzen die urtero bertako artista bati edo batzuei. 2023ko otsailaren 24tik apirilaren 23ra, Christiane Giraud izanen da gonbidatua.

Data honetan argitaratua

Aspalditik lan egiten duen eskualdean oso ezaguna da Christiane Giraud. Keinuan eta materian oinarritzen den sorkuntza zizelkatua proposatzen du. "Dimentsio poetikoa, kantu isil bat bezala" izenburupean, DIDAMek bere ibilbide artistikoaren alderdi ezezagun bat erakusten du. Neurriak eta bolumenak gurutzatzen dira, eta eskulturak batzuetan lekua uzten dio pinturari. Ustekabeko ibilera honek harrituko du nork ezagutzen dituen artistaren familiakoak, hainbesteraino non bere pintura pratika ere batzuetan harresietatik libratezn baita espazioa elikatzera etortzeko.

"La dimension poétique, comme un chant silencieux", Christiane Giraud-en erakusketa, DIDAM, Lesseps kaia 6.

Otsailaren 24tik apirilaren 23ra. Sartzea libre, asteartetik igandera 13:00etatik 18:30era.

informazio gehiago > didam.bayonne.fr

> Lucien Etxezaharretak Christiane Giraud-i buruz idatzitako potreta irakurri.