La promotion 2020 - 2021 du service civique © Ville de Bayonne - Mathieu Prat 

Gazteria

2021-2022 zerbitzu zibikoaren bolondresak hartzen ari dira

2021eko urriaren 1etik 2022ko maiatzaren 30a artean zerbitzu zibikoan ariko diren 15 boluntario hartuko ditu Baiona Hiriak. Interesa duten gazteek, 16 eta 25 urte artekoek – edo 30 urte arte ahalmen urritasun egoeran direnek hiru eginkizunen artean hautua egin beharko dute

Data honetan argitaratua

2011az geroztik, Hiriak 170 gazte errezibitu ditu zerbitzu zibikoan Unis-cité elkartearekin partaidetzari esker, eta 2019tik zuzenki baimena lortu ondoan. 15 000 baionarrak boluntarioen ekintzez baliatu dira. Egiazko aberastasuna da gazteentzat baina ere elkargoarentzat. Urte guziez, biztanlegoaren beharrei eta gazteen peskizei egokituak dira egikinzunak.

2021eko urritik proposatu misioak

  • Besta gaualdi arduratsuak antolatzeko ekintzak asmatu eta elkar-bizitza bultzatu  

Gazteekin bestan ardurarekin aritzeko usaia sortu eta besta giro horretan emazte eta gizonen arteko harremanak hobetu, ikastetxeetara, eta 16 -20 urteko gazteengana joanez.

  • Adineko jendeari denbora eskaini 

Séqué Adineko Pertsonen Ostatalekuko  (MAPO) egoiliarrengana joan, bozkarioan eta borondate onarekin partekatu, trukatu, egituraren bizitzan parte-hartzen lagundu, haien memoria balioztatu.

  • Haurrekin mundu iraunkorra eta elkarkidea eraiki 

Baionako auzotegiko haurrei eta haien familiari tokiko kontsumo baten onurak ezagutarazi, hondarkinak murrizteko eta bereizteko moldeak deskubriarazi,  denen osagarria eta ongizatearentzat garbitasun usaia onak hartu, etab… 

Informazio saio batzuk apirilean bideokonferentzian antolatuko dira, eta gero parez-parekoan edo bideokonferentzian maiatzean :

  • Apirilaren 7an, asteazkenean, 14:00etan

  • Apirilaren 21ean, asteazkenean, 14:00etan

  • Apirilaren 28an, asteazkenean, 14:00etan

  • Maiatzaren 5ean, asteakenean, 14:00etan

  • Maiatzaren 12an, asteakenean, 14:00etan

  • Maiatzaren 19an, asteakenean, 14:00etan

  • Maiatzaren 26an, asteakenean, 14:00etan

Izen emateak 07 71 57 26 55 zenbakira deituz edo service-civique@bayonne.fr helbidera idatziz.

Misioak ezagutu Hiriaren webgunean eta dena jakiteko informazio saioa batean parte hartu (antolaketa, ordainsariak, laguntzak, hartzea,...)