Orain arte diozesarena zen Daniel-Argote karrikako lur-zati honetan le COL batzordeak bizitegiak salduko ditu egiazko alokatze elkarkidearen bidez. © Baiona Hiria 

Elkartasuna, Auzotegien bizia

San Izpiritun bizileku parte-hartzaile egitasmoa abian emanen du Le COL batzordeak.

Apirilaren 29an, ostegunarekin, COL erakundeak San Izpiritu auzotegian, jabetza sozialean erdiesteko 29 bizitegien egitasmoa aurkeztuko du, horietarako hautagai bila arituz aldi berean. Bizitegi parte-hartzaile egin-moldeen arabera sortu izanaz gain, alokairu erreal elkarkide gisa merkaturatuko dela izanen du beste berezitasuna.

Data honetan argitaratua

Gisa horretan, bizitzaileak bizitegiaren jabeak izanen dira, baina ez lurrarenak, zerbitzu-zerga bat isuriz trukean. Tresna mota horrek etxebizitzaren gaineko espekulazioa baztertzea ahalbidetzen du. Proiektua jadanik ontsa aitzinatua da, Baiona Hiriko zerbitzuek eraikitzeko baimena onartu dutelako. Daniel-Argote eta Bourbaki jenerala karriken artean Diozesarena den lurrean kokatua, orotara 33 bizitegi ditu, horietarik 4 Diozesari zuzenduak eta 29 jabetza sozialean eta ondorioz, errenta mugapean emanak. Bizitegia 2023 hondarreko eraikiko da.

Bizitzailegaiak kolektiboaren kudeaketan sartuak

Bizitegiaren gune komunak programan sartuak dira, lorategia ere bai, horien helburuak eta erabilerak bizitzailegaiek zehaztuko dituztelarik. COL erakundeak Baionan duen hirugarren bizileku parte-hartzailea izanen da: lehena, Terra Arte, Séqué auzotegian 2015ean estreinatu zuten, bigarrena. adineko jendeari zuzendu Zubi Mayou, Bergeret kaian egiten ari dira. COL erakundea bizitegi parte-hartzailean sartu den lehen alokatzaile sozialetarik da eta gaur egun sail horretan 620 bizitegirekin, buru da.

Bizileku parte-hartzaileak bizitzaileei gune komunez jabetzeko eta nola erabil daitezkeen (lorategi, beharren mutualizatzea,...), baita beren bizitegiak nola antola daitezkeen pentsatzeko parada eskaintzen dien formula da. Aurrezteko eta karguak murrizteko, ondasunen kudeaketa kolektiboa du helburu. Gainera, bizitegi berean bizi aitzin, auzogaien arteko harremanak errazten ditu. Parametro horiek 2021eko maiatzetik landa erregularki antolatuko diren bilkuretan zehaztuko dira. Claude Barry eta Bruno Thouvenin bizitegi parte-hartzaileen egitasmo laguntzaileek eramanik, formakuntza berezituagoek bilkura zikloa osatuko dute: kudeaketa kolektiboa, bizitzaileen elkartearen sortzea, etab.

 

Argibide gehiago > participasaintesprit.lecol.com  (webgunean apirilaren 29tik aktibatua)